Mikel Garcia Martikorena 2024ko apirilaren 29a 12:20 PSOEren ustez, «demokraziak irabazi du». Botere Judiziala «berritzeko» ahalegina eskatu dio Sumarreko buru Yolanda Diazek. PPko buruzagi Alberto Nuñez Feijoo hitz egitekoa da 13:30etan.
Irati Urdalleta Lete 2024ko apirilaren 29a 11:58 Euskal Herritik, babesa eta mespretxua Sanchezi. Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sachezek karguan jarraitzea erabaki du, eta erreakzio erreskada eragin du Euskal Herriko politikarien artean.
Uxue Rey Gorraiz 2024ko apirilaren 29a 10:56 Luz Fandiño poeta eta ekintzaile galiziarra hil da. Literaturan zein handik kanpo bistaratu zituen Fandiñok feminismoari, langile klaseari, kultura galiziarrari eta batik bat galegoari loturiko aldarriak. Erbesteratua zelarik idatzi zituen zenbait lan. 92 urterekin zendu da.
Imanol Magro Eizmendi 2024ko apirilaren 29a 10:35 Inflazioa %3,3ra igo da apirilean. Hamarren bat igo da, gasa eta elikagaiak garestitu direlako. Azpiko inflazioa, aldiz, %2,9ra jaitsi da.
Ion Orzaiz 2024ko apirilaren 29a 10:10 UPNko aginte makila lortu du Ibarrolak, disidentziarik gabe eta %33ko parte hartzearekin. 2.100 afiliatuk aukera zuten alderdiaren kongresuan parte hartzeko, baina 701ek soilik eman dute botoa. Horietatik, 569 botopaper lortu ditu Ibarrolaren eta Toqueroren zerrendak. 130 boto zuri zenbatu dituzte.
Oskar Epelde Juldain 2024ko apirilaren 29a 09:34 Nairobi, utzikeriaren biktima. Kenyan ehun pertsona baino gehiago hil dira azken egunetako uholdeen ondorioz. Kalte handienak txabola auzoetan eragin dituzte euriteek, eta «arduragabekeriaz» jokatu izana egotzi diete herritarrek agintariei.
Isabel Jaurena 2024ko apirilaren 29a 09:30 Pedro Sanchezek ez du utziko kargua. Espainiako gobernuburuak zehaztu du «indar handiagoz» segituko duela agintean, eta «konbikzio batekin» jardun duela: «Nahikoa dela esaten ez badugu, bizitza publikoaren degradazio honek gure etorkizuna zehaztuko du, eta herrialde gisa kondenatuko gaitu».
Imanol Magro Eizmendi 2024ko apirilaren 29a 09:03 BBVAk are gehiago irabazi du urte hasieran. 2.200 milioi euroren mozkina izan du lehen hiruhilekoan, iaz tarte berean lortu zuena baino %19,1 handiagoa
Kerman Garralda Zubimendi Segura 2024ko apirilaren 29a 05:00 Gazteenek aginte makila har dezaten. Segurako Udalak proiektu bat abiatu du herriko politikan haurren parte hartzea sustatzeko, Oinherri hezitzaileen sarearekin batera. Prozesuaren lehen fasea amaituta, bigarrengoari ekin berri diote.
Imanol Garcia Landa Tolosa 2024ko apirilaren 29a 05:00 Kirola lagunartean egiteko. Tolosaldeko Ixilpen klubean, taldean egiten dute kirola, bakarrik ez aritzearren. Hasieran «lagun arteko kontu bat» zenak dimentsio handiago bat hartu du, nahiz eta hasierako helburuari eusten dioten: elkarrekin gustura egon eta talde sena bultzatzea.
Amaia Igartua Aristondo Bilbo 2024ko apirilaren 29a 05:00 «Txistuak jai giroari lotuta egoten jarraitu behar du: transmisioa kalean egiten da». Txistuaren soinua entzun zuen lehen aldiz 8 urterekin, eta ordutik tresna horri lotuta egon da Akizu. 37 urte daramatza txistua irakasten Bilboko Musika Eskolan. Oraingo txistuek soinu hobea dute, haren irudiko.
Maixa Utrera Puelles 2024ko apirilaren 29a 05:00 Maiatzaren 6tik 11ra egingo da Gasteizko film laburren nazioarteko jaialdia. Hirugarren aldia du ICOFF jaialdiak. Ia 1.500 film aurkeztu dira, eta horietatik 46k parte hartuko dute lehiaketan. Arabako eta Euskal Herriko zinemagileentzat «erakusleiho zabala» izatea espero dute.
Olatz Enzunza Mallona 2024ko apirilaren 29a 05:00 Herriaren bilakaeraren lekuko zuzena. Udalerriko lehendabiziko udaletxea izan zen Basauriko Taberna Nagusia. 1777. urtean eraiki zuten; 1859an, baina, erre egin zen, eta berriro eraiki behar izan zuten. 2011tik aurrera, kultur zentro bat da.
Paulo Ostolaza 2024ko apirilaren 28a 19:45 Bizi-bizirik dago Jokin Altuna. Aise irabazi dio Zabaletari, beste behin. Datorren astean Darioren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da nor sailkatuko den finalaurrekoetarako.
Paulo Ostolaza 2024ko apirilaren 28a 18:40 Osasunak egurra jaso du Granadan. Arrasateren taldeak neurketa eskasa egin du maila galtzear den Granadaren aurka. Sergio Herrera izan da bisitarien jokalaririk onena.
Paulo Ostolaza 2024ko apirilaren 28a 16:15 Gizon batek hiru tiro emanda hil du bere semea Labion. Foruzaingoak atxilotu egin du 83 urteko gizona. Bere burua babesteko egin duela azaldu du. Semeak 55 urte zituen.