Dunbala logoa

Dunbala

dunbala

Bananas taldeari elkarrizketa

Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak Errekak Nola lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.  

dunbala

Herenegun taldeari elkarrizketa, eta haiekin solasean

Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.

dunbala

Pelax

Pelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.

dunbala

Neu Troia-ri elkarrizketa

Denboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.

dunbala

2024aren hasierak ekarri diguna

Dagoeneko 2024aren ia bi hilabete joan zaizkigu, eta saio honetan urte hasiera honek ekarri dizkigun hainbat kanta nabarmendu ditugu. Ez da Gorka Urbizu izan nobedade bakarra; oraingoan Anari, Libe, Cccorrosion, Verde Prato eta Bronquio, Monsieur Lecrêpe eta Eneritz Furyak izan ditugu hizpide.

dunbala

Beste begirada bat 2023ko uztari

Badokeko 2023ko disko kuttunen zerrenda guztiak webgunean dira jada! Saio honetan izen entzutetsuenetatik ihes egin dugu, askorentzat oharkabean pasa diren beste batzuk deskubritzeko.

dunbala

2023ko uzta

Iazko urtearen musika errepasoa, disko aipagarrienak makulu, eta Andoni Tolosa 'Morau' musikaria eta kritikari eta Jaione Dagdrommer 'Gaztezulo' aldizkariko kazetaria bidelagun hartuta.

Dunbala logoa

58. Durangoko Azokari hainbat begirada

Hemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 58. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, diskoetxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomendioez eta abar aritzeko.

Podcastak
Kinka
Kinka

Monolaborantzaz: bilakaeraz, arriskuez eta argazki hori iraultzeko beharraz

Monolaborantzaren afera landu du Kinka podcastaren ale berriak. Basogintza eredu industrial horren bilakaera, arriskuak eta abarri buruz hitz egin du Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego kideak, eta fundazioaren beraren jardunaz ere hitz egin du. Hiztegian, Osasun Bakarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, agroekologian ekoizle izateko aholkuak ekarri dizkigute Asunek Behatokiko kideek.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Txorien bizitza berria

Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Territorio libre bat, giltzapean

Presoen Euskara Irakasleen Taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2018an euskal presoei eskolak ematen hasi zen irakasle boluntario talde hori. Haien ibilbidea errepasatu dugu Irati Urdalleta BERRIAko kazetariarekin, eta urte horietan bizitakoa kontatu digute Gari Ibargutxi, Ainhoa Uriarte eta Izaskun Barbarias irakasle ohiek eta Egoitz Koto ikasle ohiak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Katalunia: haizeak nondik jo

Kataluniako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Igor Susaeta BERRIAko kazetaria Bartzelonan dago, eta hauteskunde kanpainaren eta Kataluniako egoera politikoaren gako nagusiak eman dizkigu handik.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Gosea iraganez ase

Nostalgia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kultur industriak geroz eta gehiago erabiltzen du nostalgia, amu erakargarria baita. Itsaso Jauregi BERRIAko kazetariak eta Patricia Barron EHUko ikus-entzunezko eta publizitatearen irakasleak eman dizkigute gaiari buruzko gakoak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.