Hizlandia irudia

Hizlandia

Hizlandia irudia

Harkaitz Cano: Bernardo Atxagaren 'Etiopia' liburuaz

Hirugarren ataleko gonbidatua Harkaitz Cano Jauregi idazlea izan da.
Eta aukeratu duen liburua Bernardo Atxagaren Etiopia (Hauzoa, 1978).
“Liburuaren ezaugarri nagusietako bat da askatasuna, sentipena duzuna gaur egun beharbada ematen ez dioguna geure buruari".

(ID_17091122631105) Hizlandia podcasta

Itziar Ugarte Irizar: Joseba Sarrionandiaren 'Narrazio guztiak' liburuaz

Bigarren ataleko gonbidatua Itziar Ugarte Irizar BERRIAko kazetari eta idazlea izan da.

Eta aukeratu duen liburua Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak (Elkar, 2011).

“Hor badago dena aldatzen hasten den momentu bat, Urruzuno literatur lehiaketarekin, eta garai horrekin lotzen dut liburu hau, katalizatzaile bezala.”

Hizlandia irudia 1x1

Jon Benito Aranberri: Pablo Sastreren 'Gizajendearen ahitzea' liburuaz

Lehen ataleko gonbidatua Jon Benito Aranberri idazlea izan da. Eta aukeratu duen liburua, Pablo Sastreren Gizajendearen ahitzea (Elkar, 2010). “Liburu baten irakurketa ez dago bizi garen testuingurutik kanpo, eta gure begi, jakintza, memoriarekin irakurtzen dugu, dakigunetik eta ez dakigunetik”.

Podcastak
Kinka
Kinka

Monolaborantzaz: bilakaeraz, arriskuez eta argazki hori iraultzeko beharraz

Monolaborantzaren afera landu du Kinka podcastaren ale berriak. Basogintza eredu industrial horren bilakaera, arriskuak eta abarri buruz hitz egin du Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego kideak, eta fundazioaren beraren jardunaz ere hitz egin du. Hiztegian, Osasun Bakarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, agroekologian ekoizle izateko aholkuak ekarri dizkigute Asunek Behatokiko kideek.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Txorien bizitza berria

Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Territorio libre bat, giltzapean

Presoen Euskara Irakasleen Taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2018an euskal presoei eskolak ematen hasi zen irakasle boluntario talde hori. Haien ibilbidea errepasatu dugu Irati Urdalleta BERRIAko kazetariarekin, eta urte horietan bizitakoa kontatu digute Gari Ibargutxi, Ainhoa Uriarte eta Izaskun Barbarias irakasle ohiek eta Egoitz Koto ikasle ohiak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Katalunia: haizeak nondik jo

Kataluniako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Igor Susaeta BERRIAko kazetaria Bartzelonan dago, eta hauteskunde kanpainaren eta Kataluniako egoera politikoaren gako nagusiak eman dizkigu handik.

Berria FM
Berria FM

Instituzioa eta (ez)amatasuna

Aurten, Euskal Herri osoan da Amaren Eguna maiatzean. Zoriontzeko eguna ote den, ordea, duda dute askok. Ez ote den gehiago komeni data hausnartzeko baliatzea: hausnartzeko amatasuna nolakoa, amatasuna noiz, amatasuna nork, amatasuna norekin. Are gehiago: «Amatasuna bai?». Emagineko kide Ainara Lasari esker aletu ditugu ama direnenak eta ez direnenak. Hitz egin digu amatasunarekin loturiko iruditerian arrakalatu beharrekoez eta bestez. Bestalde, tamalez eta amorruz, Euskal Herrian izandako beste hilketa matxista bat ere izan dugu hizpide.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Gosea iraganez ase

Nostalgia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kultur industriak geroz eta gehiago erabiltzen du nostalgia, amu erakargarria baita. Itsaso Jauregi BERRIAko kazetariak eta Patricia Barron EHUko ikus-entzunezko eta publizitatearen irakasleak eman dizkigute gaiari buruzko gakoak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.