ez gatoz paristik

Ez gatoz Paristik

6 SOKAK ETA PASILLOAK

Sokak eta pasilloak

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da. Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita. Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.

fotograma sara

Sara

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde? Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak? Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?

fotograma KEINUKARIAK

Keinukariak

Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea.
Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea.
Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea.
Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea.
Itzaltzea eta piztea.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Everesteko gailurraren atarian

Tximist espedizioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte Everest igotzeko saiakera egin zuen lehenbiziko euskal espedizioa izan zen; sei urte beranduago iritsi zen gailurrera, baina Himalaiarako bidea ireki zien beste euskal mendizale askori. Ramon Olasagasti BERRIAko kazetari eta Mendia kanalaren koordinatzaileak kontatu dizkigu gako nagusiak.

Kinka
Kinka

Monolaborantzaz: bilakaeraz, arriskuez eta argazki hori iraultzeko beharraz

Monolaborantzaren afera landu du Kinka podcastaren ale berriak. Basogintza eredu industrial horren bilakaera, arriskuak eta abarri buruz hitz egin du Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego kideak, eta fundazioaren beraren jardunaz ere hitz egin du. Hiztegian, Osasun Bakarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, agroekologian ekoizle izateko aholkuak ekarri dizkigute Asunek Behatokiko kideek.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Txorien bizitza berria

Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Territorio libre bat, giltzapean

Presoen Euskara Irakasleen Taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2018an euskal presoei eskolak ematen hasi zen irakasle boluntario talde hori. Haien ibilbidea errepasatu dugu Irati Urdalleta BERRIAko kazetariarekin, eta urte horietan bizitakoa kontatu digute Gari Ibargutxi, Ainhoa Uriarte eta Izaskun Barbarias irakasle ohiek eta Egoitz Koto ikasle ohiak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Katalunia: haizeak nondik jo

Kataluniako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Igor Susaeta BERRIAko kazetaria Bartzelonan dago, eta hauteskunde kanpainaren eta Kataluniako egoera politikoaren gako nagusiak eman dizkigu handik.

Berria FM
Berria FM

Instituzioa eta (ez)amatasuna

Aurten, Euskal Herri osoan da Amaren Eguna maiatzean. Zoriontzeko eguna ote den, ordea, duda dute askok. Ez ote den gehiago komeni data hausnartzeko baliatzea: hausnartzeko amatasuna nolakoa, amatasuna noiz, amatasuna nork, amatasuna norekin. Are gehiago: «Amatasuna bai?». Emagineko kide Ainara Lasari esker aletu ditugu ama direnenak eta ez direnenak. Hitz egin digu amatasunarekin loturiko iruditerian arrakalatu beharrekoez eta bestez. Bestalde, tamalez eta amorruz, Euskal Herrian izandako beste hilketa matxista bat ere izan dugu hizpide.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.